XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez oraindik -esan zuen Krassyk.

Ailegatu eta zuzenean etorri naiz hona zure materialarekin.

- Ederki.

Gela zerbitzura deitu eta zerbait aginduko dut zuretzat -esan zuen Collinsek telefonorantz abiatuz.

Telefono ondoan erdi amaituriko whisky bat sodaz eta izotzaz zegoen.

Hartu eta trago batean hustu zuen.

Eskertzekoa da zu hona etorri izana -esan zuen- eta afaltzen duzunean lortuko dugu gela bat hemen zuretzat -ezinegonik telefonoa hasi zen kolpatzen.

Aizu?

Gela Zerbitzua -esan zuen eta Krassyrentzat sandwich bat eta kafea eskatu zuen.

Beste zerbait? -galdetu zion.

Sandwichak eta antzeko gauzak besterik ez daukate gau ordu hauetan.

- Sandwich bat nahikoa izango da -erantzun zion Krassyk.

- Ez bazaizu inportik beste trago bat edango dut jaten duzun bitartean -esan zuen Collinsek.

Beste botila bat soda eskatu zuen.

Minutu batzutara kamarero bat azaldu zen Krassyren janariarekin.

Alde egin zuenean, Collinsek bere maleta zabaldu eta beste botila bat whisky atera zuen.

- Utzidazu laguntzen -esan zuen Krassyk botila gizonaren eskuetatik hartuz.

Whiskykada ederra atera zion edalontzira, jela bat bota eta gainetik soda pittin bat.

Collinsi pasa zion edalontzia zeinek berehala edan zuen tragoxkada bat.

Krassy sofan eseri zen eta ondoan zeukan mahaiean utzi zituen kafea eta sandwicha.

Sandwicha jateari ekin zion.

Collinsek whiskytik edan eta neskari begiratzen zion.